Gizartea -
World Cheese Awards
Idiazabal gaztak, munduko onenen artean
Kraftkar Noruegako gazta urdinak irabazi zuen joan den asteazkenean munduko gaztarik onenaren saria.
Agentziak | Erredakzioa
Idiazabal jatorri-deitura duten 105 Artzai Gaztak "super gold" dominak jaso dituzte World Cheese Awards lehiaketan: urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak. Planetako lehiaketa ospetsuenetakoa da, eta egunotan antolatu dute Donostian, Kursaal Jauregian.
Bestalde, Kraftkar Noruegako gazta urdinak irabazi zuen munduko gaztarik onenaren garaikurra. International Cheese Festival ekimenaren baitan antolatu dute Donostian munduko lehiaketaren 29. edizioa.
Antolatzaileek agiri batean adierazi dutenez, "euskal gaztak arrakasta lortzen ari dira". Izan ere, Idiazabal jatorri-deitura duten 105 Artzai Gazta produktu aukeratu dituzte bost kontinenteetako onenen artean.
Horietatik bi (Baztarrika -Gipuzkoa- eta Santimañe -Bizkaia-), gainera, "super gold" mailan sailkatu dituzte.