Gizartea -

Azti-Tecnaliaren ikerketa

Jaurlaritza antxoaren arrantzaldia zabalik uztearen 'alde' dago

"Izugarrizko berreskuratzea" ez baldin bada ere, Arrantza sailburua "oso pozik" agertu da, lehen aldiz bost urtetan, 33.000 tonatan ezarritako arretazko muga gainditu delako,

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antxoaren biomasa 36.500 tonakoa da Bizkaiko Golkoan eta, lehen aldiz 2005etik, 33.000 tonatan ezarritako arretazko muga gainditu da, Azti-Tecnaliak egindako ikerketa baten arabera.

"Muga hori gainditzen" denez, Pilar Unzalu Arrantza sailburua antxoaren arrantzaldia zabalik uztearen "alde" dago. Antxoaren biomasaren datua "ona" dela eta hurrengo urteko antxoaren arrantzaldi bermatzen duela, azpimarratu du Unzaluk.

"Izugarrizko berreskuratzea" ez dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Arrantza arduradunak, baina "emaitza onak ikusita" Europar Batasunari eskatu dio "epe luzerako antxoaren kudeaketa plana ezartzea, antxoaren arrantzaldi errentagarria eta iraunkorra bermatu dadin".

Nazioarteko Itsasoaren Ustiatze Kontseiluak, datu hori eta Frantziako Itsasoaren Ustiatzerako Institutuarena aintzat hartuko ditu Europako Batzordera bidali behar duen diagnostikoa egiteko.

Tecnaliako Bioman kanpaina

Rogelio Pozo, Azti-Tecnaliako zuzendari nagusiak azaldu duenez, bi kanpaina zientifiko burutzen dituzte urtero. Horiei esker, 2010eko arrantzaldia irekitzeko erabakia hartu zen 2009an. Datu horiek ondorioztatu dute baimendutako 7.000 "tona horiek arrantzatu" dituztela eta bere ustez, "arrantza bideragarria izan dela eta aurreikusitakoa arrantzatu ahal izan denaren seinale".

Aztiren bioman kanpaina honetan, batez beste 36.500 tona arrautza aztertu dira, hau da, "2009ko biomasaren % 30a".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea