Gizartea -
Vatikanoa
Aita santuak 'abortuaren bekatua' barkatzen utziko die apaizei
Dena den, 'abortua bekatu larria da, errurik ez duen gizaki baten bizitzarekin amaitzen delako', berretsi du.
Agentziak | Erredakzioa
Frantzisko aita santuak "abortuaren bekatua" behin betiko barkatzeko baimena eman die apaiz guztiei, Errukiaren Jubileu Urtea ixten duen Gutun Apostolikoan adierazi duenez.
"Jainkoak adiskidetzeko eta barkatzeko egindako eskarian oztoporik egon ez dadin, apaiz guztiek abortuaren bekatua barkatu ahal izango dute", iragarri du. Hasieran jubileuaren garairako eman zuen soilik aukera, baina orain behin betiko luzatuko du agindua.
Hala eta guztiz ere, "abortua bekatu larria da, errurik ez duen gizaki baten bizitzarekin amaitzen delako", berretsi du. Halaber, "Jainkoaren errukiak suntsi ez dezakeen bekaturik ez dago", azpimarratu du "baieztapen horren indar berarekin", "Aitarekin adiskidetu nahi duen bihotz damutua dagoenean". Hori dela eta, "adiskidetze berezi honen bidean, penitenteen lagun izan daitezen" eskatu die apaizei.