Mundua -

Erruki Jubileua

Aita Santuak abortuaren bekatua absolbitzea onartuko du

Abortua absolbitu ahal izateko, abortatu duena bihotzez damututa egon beharko da.

Frantzisko Aita Santua
Frantzisko Aita Santua
Frantzisko Aita Santua

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak onartu egingo du apaizek abortuaren bekatua absolbitzea, betiere bekatua egin dutenak bihotzez damututa badaude. Doktrina aldaketa honen iragarpena abenduaren 8an hasi eta 2016ko azaroaren 2ra bitartean egingo den Errukiaren Jubileua dela eta egin du.

Vatikanoko prentsa bulegoak kaleratu duenez, Rino Fisichella Ebanjelizazio Berria Sustatzeko Kontseilu Pontifikaleko presidenteari bidalitako gutun batean irakur daiteke Aita Santuak egin duen aldaketa hau.

Doktrina katolikoaren arabera, abortua bekatu larria da eta eskumikua dakar. Apaiz batek apezpikuak edo artzapezpikuak baimenduta soilik absolbi dezake abortua.

Frantziskoren arabera, "Jainkoaren barkamena ezin zaie ukatu benetan damutu direnei". Ondorioz, orain arte ez zuten eskumen berri bat izango dute apaizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortuari Buruzko Albisteak Zer gertatzen da munduan? Aita santua albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa albisteak