Gizartea -

Zirkulazio istripua

Basauriko bi bizilagun hil dira, Errioxan izandako istripu batean

Villoslada de Cameros herrian jazo da istripua. Biktimak 42 eta 67 urteko bi gizon dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko (Bizkaia) bi bizilagun hil dira astelehen honetan Errioxan, Villoslada de Cameros herrian izandako zirkulazio istripu batean, Guardia Zibilak eta Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 16:45ean jazo da, Logroño eta Soria lotzen dituen N-111 errepidean. Ordu horretan, auto batek eta kamioi batek talka egin dute.

Bi hildakoak, 42 eta 67 urteko bi gizonezko, autoan zihoazen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Basauri Herriak eta Hiriak Bizkaia EAE Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errioxa