Gizartea -

Greba

Bilbo-Alemania hegaldiak bertan behera utzi ditu Lufthansak

Asteazken honetarako, Alemaniako hegazkin konpainiak 3.000 hegaldi zituen aurreikusita, baina 876 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu, pilotuen greba dela eta.

Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansak bertan behera utzi ditu asteazken honetarako aurreikusita zeuden Bilbo-Munich eta Bilbo-Frankfurt hegaldiak, Alemaniako hegazkin konpainiaren pilotuen greba dela eta. Dena den, Dusseldorf hirira joateko edo bertatik bueltatzeko hegaldiekin ez da arazorik egongo.

Lufthansak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bilbo eta Frankfurt arteko hegaldiak bertan behera geratu dira. Hegaldi horiek 07:00etan eta 13:00etan irten behar ziren Bilboko aireportutik ( Loiura 12:10ean eta 23:05ean iritsi behar zirela aurreikusita zegoen). Bestalde, Bilbo eta Munich arteko hegaldi hauek ere bertan behera geratu dira: 07:55, 11:45 eta 18:40 (Loiura 10:55ean, 17:45ean eta 21:25ean iritsi behar zirenak).

Asteazken honetarako, Alemaniako hegazkin konpainiak 3.000 hegaldi zituen aurreikusita, baina 876 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu, pilotuen greba dela eta. Ondorioz, 100.000 bidaiari baino gehiago kaltetuko direla aurreikusi dute.

Neurri hori soilik Lufthansako hegaldiei eragiten die (Eurowings, Swiss, Austrian Airlines, Air Dolomiti eta Brussels Airlines berdin jarraituko dute).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Alemania Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa