Gizartea -

Epaiketa

Foro Ekonomikoko istiluengatik egin beharreko epaiketa atzeratu dute

Defentsak eta Fiskaltzak eskatuta, urtarrilaren 27ra arte atzeratu dute saioa.

Bilboko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE
Bilboko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE
Bilboko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko Foro Ekonomikoa dela-eta Bizkaiko hiriburuaren izandako istilu larrien harira, gaur Bilbon hasi beharreko epaiketa atzeratzea erabaki du epaileak. LABeko sindikalista bat eta beste bi gazte daude auzipetuta.

Bilboko Zigor-arloko 1. Epaitegiak hasi du epaiketa, baina akusatu baten defentsak eta Fiskaltzak egindako eskaria egin ondoren, urtarrilaren 27ra arte atzeratzea erabaki du epaileak, LAB sindikatuko iturriek jakinarazi dutenez.

5 urteko kartzelaldia eta 214.000 euroko isuna eskatu dute akusatu horietako batentzat.

2014ko bilera ekonomiko horretan, besteak beste, hauek aritu ziren: Juan Carlos I.a Espainiako erregea, Christina Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria, Iñigo Urkullu lehendakaria, Europako hainbat komisario, Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.

Duela bi urteko martxoaren 3 hartan, ELAk eta LABek manifestazioa deitu zuten, baina helmugara heldu aurretik bertan behera utzi behar izan zuten. Hala ere, istiluak hiriko hainbat aldetara zabaldu ziren.

Dozenaka kaputxadunek kalte material handiak eragin zituzten hiriko hainbat denda eta banketxetan, edukiontziak erre zituzten eta hainbat ertzain zauritu zituzten. Istiluen ondorioz, 50 pertsona identifikatu zituzten, eta 3 pertsona atxilotu eta beste bat inputatu.

Istilu horien harira, guztira 13 pertsona epaitu dituzte: lehendabizikoak Gasteizen eta azken hirurak Bilbon.

Epaiketa dela-eta, Laudioko JEZ lantegiko dozenaka langilek eta LABeko hainbat sindikalistak elkarretaratzea egin dute Bilboko Justizia Auzitegiaren atarian, Iñaki Montes lankideari babesa agertzeko. Izan ere, 5 urteko kartzela-zigorra eta 214.000 euroko isuna eskatzen dute berarentzat, kalteak eta desordena publikoak eragin eta agintaritzaren aurkako delitua egin izana leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Epaiketak albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa