Politika -

Atxiloketak

Bi atxilotu, bat adingabea, foro ekonomikoan izandako istiluengatik

Atxilotuetako bat Iñigo Fernandez de Martikorena ukberri.net-eko kazetaria da. Bigarrena adingabea da eta bere gurasuen zaintzapean gelditu da.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu ustez Bilboko foro ekonomikoan izandako istiluetan parte hartzeagatik.

Iñigo Fernandez de Martikorena ukberri.net-eko kazetaria Getxon atxilotu dute. Bestea (Donostian atxilotu dute), adingabea da eta bere gurasoen zaintzapean gelditu da.

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, goizean egin dute lehen atxiloketa Gipuzkoako hiriburuan. Adingabea gurasoen zaintzapean gelditu da.

Bi atxilotuak ustez Bilboko foro ekonomikoan izandako istiluetan parte hartzeagatik atxilotu dituzte, iragan martxoaren 3an.

Egun horretan, Ertzaintzak dispositibo berezi bat jarri zuen martxan Foro Ekonomikoaren harira eta hainbat erakunde sozial eta politikok iragarri zituzten ekitaldiak kontuan izanda.

Protestaldietan, hainbat eskaparate eta kale-altzariak apurtu zituzten. Zazpi atxilotu izan ziren, inputatu bat, 50 identifikatu eta zazpi ertzain zauritu arin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea