Gizartea -

Lezako istripua

Lezako istripuan zauritutako emakumeak larri jarraitzen du

Istripu berean, emakumearen 29 urteko senarra eta urtebeteko haurra hil ziren. Ezbeharrean bi kamioik eta noranahiko ibilgailu batek talka egin zuten.

Lezako istripua. Argazkia: EiTB
Lezako istripua. Argazkia: EiTB
Lezako istripua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo eguerdian Lezan izandako zirkulazio istripuan zauritu zen 27 urteko emakumeak larri jarraitzen du Gasteizko Santiago Ospitalean. Istripu berean, emakumearen 29 urteko senarra eta urtebeteko haurra hil ziren.

Ezbeharra ordu bata inguruan gertatu zen, A-124 errepidean, eta bi kamioi eta noranahiko ibilgailu bat nahasi ziren bertan.

Bikotea eta haurra zihoazen ibilgailua ia erabat birrinduta gelditu zen, eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten burdina artetik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripuaren eraginez, A-124 errepidea hainbat orduz itxi behar izan zuten, ibilgailuak erretiratzeko eta bidea garbitzeko.

Kolpearen ondorioz, noranahiko ibilgailuaren gidaria eta haurra hil ziren, eta emakumea larri eraman zuten Santiago Ospitalera.

Emakumeak Zainketa Berezien Unitatean jarraitzen du, larri, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Araba Gizartea bideoak Eguneko albisteak