Gizartea -
Munduko aberastasuna
10 milioi aberats daude munduan, 2009an baino % 17 gehiago
Aberastasunaren urteko txosten baten arabera, Asia- Pazifikoko eskualdeak eragin du gorakada hori. Biztanleria aberatsa gehien hazi zen munduko 10 herrialdetako zortzi bertan daude.
Erredakzioa
Iaztik 10 milioi aberats daude munduan, % 17 gehiago, eta elkarrekin 39 bilioi dolar (31,7 bilioi euro) dituzte, 2008an baino % 18, 9 gehiago.
Merrill Lynch banketxearen munduko aberastasunaren urteko txostenaren arabera, milioi bat dolarretik (814.641 euro) gora duen biztanleriaren ehunekoa % 17,1 igo da 2009an.
AEBek, Japoniak eta Alemaniak dute munduko aberastasun kontzentrazioa handiena, % 53,5 eta AEBri dagokio zerrendaren lehen postua (% 31).
Aberastasunaren urteko txosten baten arabera, Asia-Pazifikoko eskualdeak eragin du gorakada hori. Biztanleria aberatsa gehien hazi zen munduko 10 herrialdetako zortzi bertan daude.
Hain zuzen, % 25 hazi zen biztanleria aberatsa Asia-Pazifikoan, guztira 9,7 bilioi dolar (7,9 bilioi euro) biltzen dituzten 3 milioi aberats ditu.
Milioi bat dolarretik gora duen biztanleria % 8,3 igo zen Hego Amerikan 2009an, eta beraiek bildutako aberastasunak % 15 egin zuen gora.
Munduko hazkunde ekonomikoa
Brasil, Errusia, India eta Txina hazkundea buru izango direla aurreikusi du Merrill Lynch banketxeak. Iazko atzerakadaren ostean, Barne Produktu Gordina, % 3 igoko omen da aurten eta % 2,6 haziko da 2011n.