Gizartea -
Familia Santuaren azpian
Bartzelonako AHTren obrak gelditzea eskatu du Kongresuak
Adituen batzorde bat osatzea proposatu du Diputatuen Kongresuak, ibilbideak Familia Santuko tenpluan eraginik ez izateko alternatibak proposatzeko.
Erredakzioa
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak bi hilabetez gelditzea eskatu dio Diputatuen Kongresuak Sustapen Ministerioari gaur. PSOEren kontrako botoa jaso du proposamenak. Horrela, Familia Santuaren azpian egin beharreko tunelaren obrak aldi baterako gelditzea eskatu du Kongresuak, "eraikuntza askorentzako arrisku larria delako, eta bereziki tenpluarentzako".
Era berean, aditu independenteen batzorde bat sortzea proposatu du Kongresuak, gehienez bi hilabeteren buruan, ibilbideak Familia Santuko tenpluan eraginik ez izateko irtenbideak proposatzeko. Horrela, herritarren segurtasuna bermatu nahi dute, eta baita gainerako eraikuntzen sendotasuna ere.