Gizartea -

Polizia operazioa

Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Irunen eta Donostian

Atzemandakoetako bat Siriara joaten saiatu zen, eta besteak atxilotzeko agindua zuen.

Irun jihadista
Irun jihadista
Detenido en Irun un presunto yihadista

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu dituzte asteazken honetan Gipuzkoan, Irunen eta Donostian hain zuzen ere, Estatu Islamikoarekin lotura dutelakoan.

Irunen atzemandakoa ustez Siriara joaten saiatu zen, Estatu Islamikoarekin bat egiteko. Terrorismoaren aurkako iturriek adierazi dutenez, atxilotua oso erradikalizatuta dago.

Antza, atxilotuak nazioarteko bidaiak egiten zituen kamioiarekin, batez ere Alemaniara. Gizonezkoa interneten erradikalizatu zen eta Siriako erradikalekin harremanak zituen. Gasteizen bizi zen arren, asko bidaiatzen zuen.

Atxiloketa hori 2015eko abenduaren 1ean Iruñean eta urriaren 26an Calahorran atxilotutako ustezko bi jihadisten ikerketa beraren barruan kokatu behar da.

Ikerketa horrekin lotuta, Guardia Zibilak atxilotuaren gaineko zaintza operazioa abiatu zuen, eta Internet bidez ISISen jarduera goraipatzen zuela eta propaganda jihadista zabaltzen zuela egiaztatu zuen. Iruñeko eta Calahorrako atxiloketak egin ostean, bere jarduera areagotzeaz gain, jarrera aldatu eta diskurtsoa indartu zuen, eta propaganda sare sozialetan eta eskuz esku banatzen hasi zen.

Halaber, atxilotuak ISISekin bat egiteko asmoa omen zuen, eta, horretarako, Turkiara bidaiatu zuen, handik Siriara joaten saiatzeko. Dena den, Poliziak Turkiatik kanporatu zuen.

Bestalde, Donostian, 24 urteko marokoar bat atxilotu dute. Hura topatzeko eta atxilotzeko agindua emana zegoen, Estatu Islamikoaren propaganda arloko kidea izatea egotzita.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotua Interneten aritzen zen batik bat, eta bazterketa sozialean zeuden pertsonak erakartzen saiatzen zen.

Madrilgo Aranjuez udalerrian egindako beste polizia operazio batean, Espainiako Poliziak ustezko beste jihadista bat atxilotu du gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gerra Siria Gizartea Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Irun albisteak gaur Eguneko albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?