Gizartea -
Bilbo
Bilboko Udaltzaingoak Errekaldeko gaztetxea itxi du
"Segurtasun neurriak ez betetzeagatik" zarratu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, Errekaldeko Etxarri gaztetxea itxi du asteazken honetan, segurtasun neurriak ez betetzeagatik.
Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez, gaztetxeak "ez ditu egiten dituen ekitaldietarako behar diren segurtasun neurriak betetzen", eta arau-haustea "behin eta berriz" egin du.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza joan direnean, eraikina hutsik zegoen. Gazteek Twitterren salatu dute gertatutakoa:
Bien bitartean, Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak itxiera salatu du Bilboko Udalaren osoko bilkuran, eta EAJri eta PSE-EEri egotzi dei gertatutakoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea