Gizartea -

Bale Batzordea

Bilerak porrot egin du baleen ehizari buruzko erabakia atzeratu ostean

Baleen ehizaren debekuari buruzko erabakia datorren urtera arte atzeratu du Nazioarteko Bale Batzordeak (CBI). Adostasun batera heltzeko proposamena ez da aldeen gustukoa izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baleen ehiza komertzialari buruzko debekuaren inguruan ez du adostasunik lortu gaur Nazioarteko Bale Batzordeak (CBI) eta erabakia atzeratu du datorren urtera arte (2011ra arte).

Erakundea bere 62. bilera egiten ari da Agadirren (Maroko) eta debekua zen eztabaidagai nagusia. Datorren ostiralera arte bilduko dira. Jarrerak hurbiltzeko saiakera batean ateak itxita bi batzar egin dituzte gaur.

Presidentetzak adostasuna lortzeko proposamena aurkeztu zuen apirilean, baina ez da aldeen gustukoa izan. Horrela, egoerak bere horretan jarraitzen du, eta nahiz eta debeku bat izan baleak harrapatzen jarraitzen dute Japoniak, Norvegiak eta Islandiak. Lehenengoak programa zientifikoetan erabiltzeko direla argudiatzen du eta beste biek debekuari eragozpenak jartzen dizkiote.

Hurrengo hamarkadan debekua mantentzeko bidea libre uzten zuen atzera botatako dokumentuak, baina, era berean, harrapaketak egiten jarraitzeko baimena ematen zien egungo herrialde ehiztariei. Hala ere, "kupoak askoz txikiagoak ziren", baina ekologisten hitzetan, horrek ehiza legeztatzen zuen.

Iaz Madeiran (Portugal) gertatu bezala, akordiorik ez lortzea porrota izan dela esan dute zenbait talde ekologistek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea