Gizartea -

Elkartasuna

Fitok eta 'la Cuadri del Hospi'k 129.000 euro eman dituzte

Haurren minbiziaren aurkako ekintza solidario honetan, Bilboko abeslariak Harley Davidsonaren zozketarekin lortutakoa eman du. Bideocrucesek jaso du laguntza.

'La Cuadri del Hospi'-k 129.520 euro lortu zituen Fitoren Harley-aren zozketan. EiTB
'La Cuadri del Hospi'-k 129.520 euro lortu zituen Fitoren Harley-aren zozketan.
'La Cuadri del Hospi'-k 129.520 euro lortu zituen Fitoren Harley-aren zozketan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?La Cuadri del Hospi? elkarteak BideoCruces Osasun Ikerketa Institutuari 129.520 euro eman dizkio haurren minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko. Fito Cabrales abeslariak Harley Davidsona zozketatuta lortu zuen diru hori.

Minbizia duten edo izan duten haurren gurasoen elkarteak eta abeslariak berak eman diote dirua ?Bizitza hozka egin beharreko zerbait da? proiektuaren baitan. Fitok horretarako eman zuen bere Harley V-Roada.

Susana del Amo ?la Cuadri del Hospi?ko ordezkariak eskertu egin dio Fitori proiektu honetan emandako laguntza. Izan ere, besteak beste, bideo bat grabatu zuen sendagileekin eta haurrekin, ?Acabo de llegar? abestiarekin. Elkarteak horren bidez minbizia jasaten duten haurrak eta gazteak ?ikusarazi? nahi zituen.

Lortutako diruaren garrantzia nabarmendu du, asko lagunduko duelako haurren minbiziaren aurkako ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Intzidentzia ?oso txikia? duela esan du, minbizi orokorrari dagokionez, eta aurrekontuak ?horren arabera? joan ohi direla gaineratu du.

Fitok azaldu duenez, ekimen honetan parte hartzeak aldaketa handia eragin du bere bizitzan, eta ?oso hunkigarria? izan dela azpimarratu du ?la Cuadri del Hospi?rekin parte hartzea. Elkarteak egiten duen lana ezagutzeko jarduera oso baliagarria izan dela adierazi du.

Itziar Astigarraga Gurutzetako Ospitaleko unitate onkologikoko buruak laguntza eskertu du, haurrak ?ahalik eta bizi kalitate onena izaten sendatzeko?, ikerketan aurrera egiteko balio izango duelako.

 

Bildutako diruarekin bi proiektu burutuko dituzte, bat leuzemiari buruz, eta, bestea, linformari buruz. Proteina eta markadore batzuk aztertuko dituzte, defentsa sistematan balizko alterazioak bilatzeko.

?La Cuadri del Hospi?k 2015ean dagoeneko 76.000 euro eman zizkion BioCrucesi, eta haurretan ohikoak diren minbizitan zentratu ziren, leuzemiatan, berriro gaixo jartzen diren haur batzuen faktore genetikoak aztertzen, baita medikamentu batzuei erantzun okerrago bat ematen diotenak ikertzen ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Barakaldo EAE albisteak Gaurko azken ordukoa