Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Usurbil, bere bikotekideari erasotzeagatik atxilotu dute
Hernaniko ertzain-etxeko agenteek 37 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo arratsaldean Usurbilen bere bikotekideari tratu txarrak emateagatik.
Erredakzioa
Atzo arratsaldeko zazpiak aldera, Usurbileko etxe batean bere bikotekideak eraso egin berri ziola ohartarazteko deitu zion emakumezko batek Ertzaintzari. Bertaratu ziren agenteek, anbulantzia baten laguntza eskatu behar izan zuten biktimak aurpegian, lepoan eta beso batean hainbat ubeldura zituela ikusita.
Emakumezkoak agenteei adierazi zien bere bikotekidearekin liskarra izan zuela eta ondorioz, gizonezkoak kolpatu eta astindu zuela, bultzada batez lurrera ere bota omen zuen.
Ustezko egileak erasoaldia aitortu zuen ertzainen aurrean eta hau ikusita, atxilotu egin zuten genero-indarkeria delitu bat leporatuta. Emakumezkoa Donostiako ospitalera eraman zuten jasandako lesioak artatu ziezazkioten.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako arreta telefonoa:&' || 'nbsp; 900 840 111 – 016