Gizartea -
Bizkaia
50 bat gidarik uko egin diote A-8ko bidesaria ordaintzeari Durangon
Zornotza eta Durango artean ez dute bide horrek kostatzen duen 2,18 euro ordaindu.
Agentziak | Erredakzioa
A-8ko autobidean izan den auto-ilaran parte hartu duten 50 bat ibilgailutako gidariek Zornotza eta Durango artean ez dute bide horrek kostatzen duen 2,18 euro ordaindu.
Juan Carlos Poderoso plataformako bozermaileak jakitera eman duenez, kolektiboak autobidean antolatutako laugarren auto-ilaren barruan hartu dute neurri hau.
Martxa honetara joan diren pertsonak Durangotik hasi dira, eta azokan ibili ostean, Zornotzara joan dira ibilbide nazionaletik, herri horretan autobidean sartu dira, eta hasierara itzuli dira gero.
A-8ra irteteko unean, gidari bakoitzak matrikulako zenbakia zuen paper bat eman dio ordainlekuko arduradun bakoitzari, eta kanona “bidegabea, arbitrarioa eta diskriminatzailea” dela kritikatu dute.