Gizartea -
Ezbeharra
12 urteko ume batek erredura larriak egin ditu Alesbeseko sanjoanetan
Gorputzaren % 75ean erredura larriak jasan ditu mutikoak. Gertaera gaueko 23:00ak aldera izan da.
Erredakzioa
12 urteko ume bat ospitalera eraman behar izan dute bart, Alesbeseko (Nafarroa ) San Joan gaueko suak eragindako erredura larriengatik.
Gorputzaren % 75ean erredura larriak jasan ditu mutikoak. Gertaera gaueko 23:00ak aldera izan da. Hasiera batean Iruñeko erietxera eraman behar izan zuten, baina zaurien larritasuna ikusita Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman zuten.
Nafarroako Gobernuak iragarritakoaren arabera, lehen graduko erredurak dauzka mutikoak. Antza, San Joan gaueko su batera jauzi zen umea eta, ondorioz, erredura larriak izan ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea