Gizartea -
Gertaera
Bost pertsona zauritu dira Portugaleten, sute baten ondorioz
Sutea 15:25ean hasi da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Alfonso del Pozoko etxebizitza batean. Lau bizilagun eta udaltzain bat ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Bost pertsona zauritu dira kea arnasteagatik Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean, Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez.
Sutea 15:25ean hasi da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Alfonso del Pozoko eraikin batean.
Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideak bertaratu dira, baita suhiltzaileak eta medikuak ere. Lau bizilagun eta udaltzain bat zauritu egin dira, kea arnasteagatik, eta San Juan de Dios eta Gurutzetako ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea