Gizartea -
Belako industrialdean
Lau furgoneta kiskali dira eta beste batek kalteak ditu, Mungian
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Lau furgoneta kiskali dira bart, eta garrek beste bati kalteak egin dizkiote Mungian (Bizkaia) izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Errepideetan mantentze lanak egiteko enpresa bateko ibilgailuak dira denak ere. Belako industrialdean, Aritz kalean, zeuden aparkatuta. Sutea gauerdian piztu da, iturrion arabera.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea