Gizartea -
Genero indarkeria
Tratu txarren biktimek laguntza errekurtsoak kontsultatzeko webgunea
Auzitegi, komisaria edo aholku zentruak kontsultatu ahal izango dira komunidade autonomo ezberdinetan banatuta.
Erredakzioa
Bibiana Aído, Berdintasun ministroak eta Miguel Lorente, Gobernuko Genero Indarkariaren ordezkariak webgune berri bat aurkeztu dute. Kasu honetan, tratu txarren biktimek eta profesionalek laguntza eta prebentziorako errekurtsoak bisitatu ahal izango dute. Hala nola, auzitegi, komisaria edo aholku eta emakumeen laguntza zentroak bistaratzeko aukera egongo da.Webguneak hiru bilaketa mota ahalbidetzen ditu mapa baten bitartez. Komunitate autonomoen, probintzien edo behar diren errekurtsoen bitarteko bilaketa egiteko aukera dago. Bestetik, gertutasun bilatzaile baten bitartez, gertuen dauzkan errekurtsoen helbidea ere erakusten digu.Gaur egun, datu baseak 5.000 errekurtsoren informazio xehea biltzen du, eta edozein erabiltzaile sar daiteke bertara. Datozen asteetan gainera datu gehiago bilduko dira, komunitate autonomoen informazioa jasotzen ari baitira oraindik ere.Erabiltzaileak berak, webguneari errekurtso berriak gehitu diezazkioke, datuak galdetegi bidez txertatuz. Datu hauek Berdintasun Ministeriora iritsiko dira, dagokion departamenduarekin kontrastatu eta gero.