Gizartea -

28 atxiloketa guztira

Nazioarteko faltsutzaile sare bat deseginda: 3 atxilotu Euskal Herrian

Taldeak euro faltsuak ekoitzi eta banatzen zituen nazioartean, eta interneten jarduten zuen. Atxiloketok Bilbo, Zarautz eta Corellan izan dira.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak nazioarteko faltsutzaile talde bat desegin du dirua faltsua egin eta banatzeagatik, hain zuzen, internet bidez diru faltsu gehien mugitzen duen taldeetako bat zen. Operazioan, 28 lagun atxilotu dituzte, 15 Espainiako Estatuan, zortzi Italian, lau Frantzian eta bat Portugalen. Gainera, 120.000 euro faltsu atzeman dituzte miaketetan.

Zehatz-mehatz, Getafe-Madrid (2), Bartzelona (3), Corella-Nafarroa (1), Bilbo (1), Zarautz-Gipuzkoa (1), Sevilla (1), Malaga (1), Villajoyosa-Alicante (1), Ciudad Real (1), Leon (1), Zaragoza (1) eta Madril (1) hirietan egin dituzte atxiloketak.

Gainera, zortzi miaketa egin dituzte agenteek: bi Seseñan (Toledo), bi Bartzelonan, bat Zarautzen, beste bat Malagan, bat Villajoyosan eta beste bat Ciudad Realen.

Polizia Naziona Italiako Guardia di Finanzarekin batera aritu da, baita Frantziako eta Europoleko monetaren faltsutzearen aurkako Bulego Zentrala Nazionalarekin ere, Italiatik Europako zenbait herrialdetara eta Kolonbiara ere dirua bidaltzen zuen sarea desegiteko.

Buruzagia Italian eta Espainian bizi zen, hain zuzen, Bartzelonan zuen etxebizitzetako bat. Deep Web erabiltzen zuten, eta bertatik monetaren salmenta negoziatzen zuten, paketeak banatzeko enpresen bidez. Izan ere, gaizkileen ekintzak ikertzen hasi zirenetik, 2015ean, Napolitik egindako 1.000 bidalketa baino gehiago zenbatu dituzte.

Operazioa Espainiako Bankuaren Ikerketa Brigadako agenteek (Epaitegietako Poliziaren Buruzagitza Nagusiaren eta Delitu Ekonomikoen Unitatearen parte da) egin dute, Guardia di Finanzarekin (Nucleo Speciale di Polizia Valuataria) eta Frantzia eta Europoleko monetaren faltsutzearen aurkako Bulego Zentrala Nazionalarekin batera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Delituak Iruzurrak albisteak Zarautz albisteak Italiako albisteak