Gizartea
Santurtziko Portua
Santurtziko uretan aurkitutako gizona ETAko kide ohi bat da
Agentziak | Erredakzioa
Gorpuak ez zuen inolako indarkeria zantzurik, eta autopsia egitera eraman zuten, heriotza zerk eragin duen argitu ahal izateko.
-
Gurutze Gorria, Santurtziko gorpua berreskuratzeko lanetan. Argazkia: Gurutze Gorria
Astearte honetan Santurtziko portuko uretan aurkitutako gizonaren gorpua Jose Luis Rajado Benavente ‘Txatarris’ ETAko kide ohiarena da. Uneotan, autopsia egiten ari zaie ibartarrari, Naiz-ek jakitera eman duenez.
Atzo, 08:30ean pertsona batek gorpua ikusi zuen uretan, eta Gurutze Gorriak erreskatatu zuen. 57 urteko gizonezko baten gorpua zen.
Gorpuak ez zuen inolako indarkeria zantzurik, eta autopsia egitera eraman zuten, heriotza zerk eragin duen argitu ahal izateko.
ateko.