Gizartea -
Gertakaria
Adin txikikoei genitalak erakustea leporatuta atxilotu dute, Deban
Gizonari exhibizionismoa eta sexu-probokazioa egozten diote, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Eibarreko (Gipuzkoa) Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Deban (Gipuzkoa), adin txikikoen aurrean exhibizionismoa eta sexu-probokazioa egitea leporatuta. Gaztetxoei genitalak erakutsi ondoren atxilotu omen zuten gizona, Herrizaingo Sailak prentsa-agiri batean jakitera eman duenez. Lekuko batek susmagarriak egindako delituen argazkiak atera zituen, aipatu iturrien arabera.
Atzoko 13:45 aldera izan zen gertakaria. Lekuko batzuk abisua eman zioten Ertzaintzari, gazte bat Debako adin txikiko zenbait haurri genitalak erakusten ari zela salatuz. Orduan, Ertzaintzako agenteak bertaratu ziren eta Udaltzaingoarekin jarri ziren harremanetan, eta horiek susmagarria identifikatzen ari ziren.
Lekuko batek argazkiak eman zizkion Ertzaintzari, eta bertan ustez exhibizionismoa egiten agertzen zen atxilotua. Froga horien aurrean, 20 urteko gizona atxilotu egin zuten, exhibizionismo eta sexu-probokazio delituak leporatuta.