Gizartea -
Bi sute
Bi edukiontzi erre dituzte Donostiako erdigunean
Arratsalde honetan piztu dira bi suteak, baina sugarrek ez dituzte inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuak kaltetu.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiral honetan, abenduak 9, arratsaldean, bi edukiontzi erre dituzte Donostiako erdigunean, Gipuzkoako suhiltzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Arratsaldeko 15:40ean Mandasko Dukearen Pasealekuko 30. zenbakian piztu da sua. Suhiltzaileak azkar bertaratu
Horrez gain, ordu erdi geroago, 16:10ak aldera, suhiltzaileek beste abisu bat jaso dute, Sekundino Esnaola kalean edukiontzi bat erretzen ari zela esanez.
Suhiltzaileak bertaratu direnean edukiontziak erabat kiskalita aurkitu dituzte, baina sugarrek ez dituzte inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuak kaltetu.
Azken egunotan Donostiako beste kale batzuetan piztu diren suteak ikertzen ari da Udaltzaingoa, gertatutako argitzeko. Joan den astean, Eneko Goia Donostiako alkatea kezkatuta azaldu zen, nahita piztutako suteek “pertsonen segurtasuna arriskuan” jartzen dutelako.