Gizartea -

Errepideak

Donostiako Bigarren Saihesbidea inauguratu dute

Errepidea 17:00etan zabalduko dute trafikoarentzat eta uztailaren 1era arte doakoa izango da. Sei errei izango ditu ia ibilbide osoan, sei tunel eta 14 biaduktu, tartean Euskadiko luzeena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepide berria 17 kilometroko luzera izango du Aritzeta eta Errenteria artean, eta xedea Donostia inguruko errepidearen trafikoa arintzea izango da. Egunero 40.000 ibilgailu kenduko dizkio Donostiako saihesbide zaharrari.

4.000 lagunen lana eta hiru urte baino behar izan dira errepide zati berri hau egiteko. Ingurabidea eraikitzeko, Bidegik 350 milioi euro erabili ditu, 20 milioi inguru kilometro bakoitzeko.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu orokorra, Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta Borja Jauregi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziaren zuzendari orokorra izan dira, besteak beste, Zamalbide inguruan egin den inaugurazio ekitaldian.Inaugurazio ekitaldian Markel Olano ahaldun nagusiak esandakoarenarabera, azpiegitura berri honi esker Gipuzkoa lehiakorragoa izango dakrisiari aurre egiteko.

Aldundiko kideekin batera, Astigarraga eta Errenteriako alkateak eta Iñaki Arriola garraio sailburua izan dira inaugurazio ekitaldian, baita lanean aritu diren enpresatako ordezkariak ere.

Inaugurazio ekitaldia egin den bitartean, ELA eta LAB sindikatuek deituta, eraikuntzako langileek protesta egin dute.

Errepide berriak sei errei izango ditu ia ibilbide osoan, sei tunel eta 14 biaduktu, tartean Euskadiko luzeena. Errepidea 17:00etan zabalduko dute trafikoarentzat eta uztailaren 1era arte doakoa izango da.

Errepide berriak AP-8rekin lotzen da Errenterian eta Aritzetan, N-Irekin Lasarten eta Urumeako Autobidearekin Astigarragan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea