Gizartea -

Hezkuntza

74 ikastetxe, Jaurlaritzako proiektu hirueledunetarako hautagaiak

3 urteko iraupena duten proiektu pilotu horiek 2010-2011 ikasturtean abiatuko dituzte. Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 1ngo mailan martxan jarriko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

74 ikastetxek izena eman dute Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza hirueledunetako proiektu pilotuak garatzeko deialdian, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez.

Hortaz, 18 ikastetxe publikok eta 56 itunpeko zentrok, horien artean 8 ikastolek, gaztelania, euskara eta ingelesa oinarri duen ikaskuntza ezartzeko hautagaiak dira. Hain zuzen, 44 Bizkaian daude, 19 Gipuzkoan eta 11 Araban eta horietan guztietan, hiru hezkuntza ereduak (A, B eta D) eskaintzen dira.

Itunpeko zentroen parte hartzea handiari dagokionez, Celaak argi utzi du eskola publikoa "ez dela atzean geldituko" hezkuntza hirueledunean, eta bere saila ingelesari bultzada bat emateko lan egingo duela gaineratu du.

Hezkuntza sailburuaren hitzetan, "esperimentazio" proiektu horiek "ukatu ezin" den gizartearen eskaria asetzera datoz.

74 hautagaietako 40k parte hartuko dute proiektuetan eta hurrengo egunetan horiek zeintzuk izango diren ezagutzera emango dute.

Proiektua

3 urteko iraupena duten proiektu pilotu horiek 2010-2011 ikasturtean abiatuko dituzte. Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 1ngo mailan martxan jarriko dituzte.

Lehen hezkuntzako ikasleek gutxienez 5 orduko eskolak izango dituzte bai euskaraz bai gaztelaniaz baita ingelesez ere.

Bigarren hezkuntzakoei dagokionez, gutxienez sei orduz ikasiko dituzte hiru hizkuntzetako bakoitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea