Gizartea -

Trafikoa

Bi atxilotu kontrako noranzkoan gidatu eta positibo emateagatik

Ertzaintzak bost gidari atxilotu ditu asteburuan, alkoholaren eraginpean gidatzegatik; horietako bi, gainera, kontrako noranzkoan zihoazela harrapatu dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan, Ertzaintzak guztira hamahiru pertsonaren aurkako eginbideak ireki ditu, ustez edari alkoholdunen eraginpean gidatzen atzeman ondoren; horietako bost atxilotu egin ditu.

Alkoholemia-kontrolen ondorioz egindako atxiloketak Bizkaian egin dituzte, Berango, Berriatua, Bilbo, Ortuella eta Alonsotegi udalerrietan. Azken bi kasuetan, kontrako noranzkoan zihoazela atzeman ditu Ertzaintzak. Arrazoi beragatik, beste bi gidari ikerketapean geratu dira Bilbon eta Durangon.

Gipuzkoan bost pertsonaren aurkako eginbideak ireki dituzte, Lezon, Olaberrian, Irunen, Eibarren eta Orion egindako alkoholemia-probetan positibo eman ondoren.

Araban, Arraia-Maeztun, gidari bati delitua egotzi diote, alkoholemia-proba egin eta gero, biktimarik eragin ez duen zirkulazio-istripu batean nahasi baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa