Gizartea -

Nafarroa

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, udaltzainak jotzea egotzita

Udaltzainak Milagrosa auzoko etxebizitza batera joan ziren borroka baten berri izan ostean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru emakume eta bi gizonezko atxilotu dituzte asteburuan Iruñeko etxebizitza batean, udaltzainei eraso egin izana egotzita. Iruñeko udaltzainak Milagrosa auzoko etxebizitza batera joan ziren borroka baten berri izan eta gero.

Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, larunbat goizaldean izan zuten borrokaren berri, eta etxebizitzara heldutakoan, "ezustean eta bortizkeria handiz" jo zituzten.

Atxiloketa gehiago ere egin dituzte Iruñean asteburuan; izan ere, Udaltzaingoak beste hiru pertsona atxilotu ditu genero-indarkeria delitua leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea