Gizartea -
Istripua
Gizon bat larri zauritu da Beran bi ibilgailuk talka eginda
Autoaren gidaria, 33 urteko gizonezko bat, larri zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
EiTB.EUS
Gizon bat larri zauritu da astearte honetan, goizaldeko 02:30 aldera, Beran (Nafarroa), horren autoak eta hozkailu-kamioi batek talka eginda. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute, larri, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Zaurituak 33 urte ditu, frantziarra da eta Iruñerantz zihoan.
Kamioiaren gidaria, 30 urteko gizonezko bat, ez da zauritu. Irunerantz (Gipuzkoa) zihoan istripua gertatu denean.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua zer dela-eta gertatu den argitzeko. Dirudienez, autoak eta kamioiak aurrez aurre jo dute elkar, bidetik irten dira eta horma bat jo dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea