Gizartea -

Superilargia

Superilargia ikusteko azken aukera

Asteazken honetan urteko azken superilargia, eta 2034. urtera arteko azkena, izango da ikusgai.

Superilargia Australian, abenduaren 14 honetan. Iturria: EFE
Superilargia Australian, abenduaren 14 honetan. Iturria: EFE
Superilargia Australian, abenduaren 14 honetan. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 14ko superilargia ikusteko gogoz geratu bazinen, ez kezkatu, asteazken honetan (abenduak 14) beste aukera bat baituzu fenomeno horren lekuko izateko. Urteko hirugarren superilargia izango da (lehena urriaren 16an izan zen), eta 2034. urtera arte, azkena.

Duela hilabete, 1948tik izan den ilargirik handia izan zen ikusgai mundu osoan, baina Euskal Herrian hodeiek zaildu egin zuten hura ikustea.

Hain zuzen ere, ilargia 356.500 kilometrora gerturatu zen, eta ohi baino % 14 handiago eta % 30 distiratsuago ikusi ahal izan zen Lurretik. Asteazken honetan ez da horrenbeste hurbilduko, baina ez da azaroan baino txikiago ikusiko, aldea ez baita ia nabarituko.

Azaroan, azken 70 urteetan izandako ilargirik handiena ikusi zen, eta 2034ko azaroaren 25era arte ez da berriz horren hurbil ikusiko (ez behintzat aurten bezain hurbil), XXI. mendeko handiena izan da eta.

Satelitearen orbita eliptikoa denez, Lurrarekiko puntu gertuenetik % 10 baino gutxiagora egoten da ilargia, eta, hortaz, handiago eta argitsuago ikusten da.

"Superilargia" berba ilargi beteaz hitz egiteko erabiltzen zen astrologia modernoan, ilargia Lurretik hurbilen dagoen eremuko % 90ean dagoenean, baina gaur egun normalean baino gertuago dagoenean aipatzeko erabiltzen da.

Superluna Grezia Atenas EFE

Atenas (Grezia). EFE

superluna EFE Kazajistan

Kazakhstan. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea Zientzia Superilargia azken ordukoa Ilargi eklipseak gaur Gertaera astronomikoak gaur Unibertsoa gaur