Gizartea -

GI-41 errepidean

Bi pertsona zauritu dira Astigarragan, trafiko-istripu batean

16:45ean, izan da trafiko-istripua, GI-41 errepidean. Auto-ilarak egon dira eta zirkulazioa mantsoa izan da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira Astigarragan (Gipuzkoa), GI-41 errepidean izan den trafiko-istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, pertsona bat larri zauritu da.

Ostegun honetan, 16:45ean, izan da trafiko-istripua. Furgoneta bateko gidaria ibilgailutik irten denean, Volkwagen Golf batek harrapatu du, A-15 errepide-irteeran, Donostiarako noranzkoan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi zaurituak anbulantzian eraman dituzte ospitalera.

GI-41 errepidean izandako trafiko-istripuaren ondorioz, auto-ilarak egon dira eta zirkulazioa mantsoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Astigarraga bideoak Gaurko azken ordukoa