Gizartea -
Istripua
Sestaoko motorzale bat hil da istripu baten ondorioz, Laredotik hurbil
Gidaria galtzadatik irten da eta errepideko segurtasun hesiaren kontra jo du. Ezbeharra N-634 errepidean jazo da.
Erredakzioa
Sestaoko 31 urteko motorzale bat hil da Laredo eta Liendo (Kantabria) artean, N-634 errepidean, Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak adierazi duenez.
Istripua 19:00ak aldera jazo da, O.F.F.k gidatzen zuen motorra galtzadatik irten da eta errepideko segurtasun hesiaren kontra jo ostean.
Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak adierazi duenez, ezbeharra N-634 errepideko 166 kilometro inguruan jazo da.
Sestaoko gaztearen istripuaren eraginez, beste bi lagunek ere istripua izan dute, Sauri arinak baino egin ez dituzten arren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea