Gizartea -
Nafarroa
Volksvageneko langileek referenduma bozkatuko dute goizaldean
Hitzarmenari esker 150 kontratu mugatu mugagabe bihurtuko dituzte 2010. urtean, eta 250 bat 2011 eta 2012an.
Erredakzioa
Nafarroako Volksvagen enpresako langileak asteleheneko goizaldean, 4:00etan, hasiko dira referenduma bozkatzen, enpresak berak antolatuta. Bertan, UGT, CCOO eta CC sindikatuek enpresako zuzendariarekin hitzartutako konbenio kolektiboa bozkatuko da.
Langileei iragan den 23an esan zieten hitzarmenaren emaitza konbenio kolektiboa zela eta LAB eta CGT sindikatuak aurka zeudela. Hitzarmenari esker 150 kontratu mugatu mugagabe bihurtuko dituzte 2010. urtean, eta 250 bat 2011 eta 2012 urteetarako.
Era berean, KPI errealaren soldata-igoera egingo da hitzarmenak indarrean iraungo duen hiru urte horietan; % 0,3 2010ean, % 0,4 2011n eta % 0,5 2012an. Lanegunak, bestetik, 211 egun izango dira hiru urte horietan.
Erreferenduma astelehen goizaldean hasiko da, ekainaren 28an, asteburuetako txapistegiko langileen artean eta ekainaren 29ko 4:00ak arte iraungo du, gainontzeko langileen botoekin.