Gizartea -

Loteria Nazionala

Loteriako sari nagusia, Laudioko Andaluziako Etxearentzat

32 urte zeramatzaten zenbaki berera (15784) jokatzen.

Agentziak | Erredazkzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan egin den Loteria Nazionaleko zozketan 15784 zenbakiak eraman du 600.000 euroko sari nagusia. Zenbaki hori Laudioko (Araba) bi zenbakidun loteria-administrazioak saldu du.

eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez, sariaren zati handiena Laudioko Andaluziako Etxeari egokitu zaio. Dirudienez, 32 urte zeramatzaten zenbaki berera jokatzen; izan ere, zenbakiak zentroa ireki zuteneko data dakar gogora (1984ko uztailak 7a).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Laudioko bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Loteria Primitiboa albisteak Aiarako kuadrilla