Gizartea -

Datuak

Genero indarkeriaren salaketek % 8 egin dute behera EAEn

Nafarroan, ostera, % 40 egin dute gora 2016ko hirugarren hiruhilekoan, 2015eko datuekin alderatuta.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta ekitaldi bat. Argazkia: EFE
Indarkeria matxista. Argazkia: EFE
Genero indarkeriaren salaketek % 12 hazi dira EAEn eta % 40 Nafarroan

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero indarkeria dela-eta, 1.150 salaketa jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2016ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoan baino % 8 gutxiago. Gainera, epe horretan, babeserako 62 agindu eman zituzten, azken hiru hilabeteetan baino % 33 gutxiago. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratu ditu Etxeko eta Genero Indarkeriaren Behatokiaren datuok.

Epe horretan, 1.145 emakumek aurkeztu dituzte salaketak EAEko epaitegietan. Biktima tasari dagokionez, 10.000 emakumeko 10,19 puntukoa izan da azken hiruhilekoan, Estatuan baino 5 puntu txikiagoa.

Eguneko ia 5 emakumek salatu dute bikotekide ohia Nafarroan

Uztailaren 1etik irailaren 30era, egunean 4,6 emakumek salatu zuten bikotekide ohia Nafarroan, indarkeria matxista delituak leporatuta. Urtarrila eta martxoa bitartean, 364 salaketa jarri zituzten Nafarroako epaitegietan; apirila eta ekaina bitartean, 339; eta uztailaren 1etik irailaren 30era, 414. Azken datu hori ikusita, % 39,39 egin du gora tasak, 2015eko garai bereko datuarekin alderatuz gero.

10 akusatuetatik 7 zigortzen dituzte epaitegiak, bikotekidea hiltzeagatik

Estatu espainiarrean, epaitutako 10 auzipetuetako 7 zigortzen dituzte genero indarkeriagatik, Botere Judizialaren datuen arabera; genero indarkeriagatik jarritako salaketen % 14 eta babeserako aginduen % 3.

2016ko hirugarren hiruhilekoan, indarkeria matxistak 36.000 biktima utzi ditu; salaketak, berriz, 38.402 izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea