Gizartea -

Aldarrikapenak

Manifestazioak Bilbon eta Donostian Gayen Harrotasunaren Egunean

Gay, lesbiana, bisexual eta transexualek haien eskubideak aldarrikatuko dituzte hiriburu gipuzkoarrean 19:30ean eta bizkaitarrean 20:00etan. Kafe Antzokian sari banaketa bat egingo dute ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi manifestazio egingo dituzte Bilbon eta Donostian kaleak Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Nazioarteko aldarrikapen egun hau 1969. urtean sortu zen New Yorken, ''Stone Wall Inn'' gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkargunea. Hainbat lagunek homosexualak jazartzen zituzten poliziei aurre egin zieten, istiluak haien eskubideak aldarrikatzeko martxa eta mundu osoan ospatutako jaia bilakatuz.

Donostian manifestazioak Boulevard-a zeharkatuko du 19:30ean, ''Harrotasunez trans-formatuz'' lelopean.

Bilbon, Moyua plazatik Santiago plazarainoko ibilbidea egingo du manifestazioak arratsaldeko 20:00etan, EHGAMek (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua) antolatuta.

Askapen sexualaren eguna dela eta, Kafe Antzokian Urrezko hirukia eta Trapuzko abarka sariak banatuko dituzte gaueko 22:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea