Gizartea -
AC/DC Bilbon
AC/DCren kontzertua nolakoa izan den kontatu digu Dani Alvarezek
Angus Young gitarra-jotzailearen lana baloratu du gehien EITBko kazetariak, eta bakarrean aritu denean "ikusgarria" izan dela esan du.
Erredakzioa
Dani Alvarez Radio Euskadiko ''Boulevard'' saioko zuzendariaren hitzetan, AC/DC taldea "forma oso onean " aurkitzen da. Australiako bandak San Mamesen eskainitako kontzertuaz gozatu ostean kazetaria "konforme" atera da ikusi eta entzundakoarekin.
"Duten adinarekin" eta daramaten bira ikusita taldeak erakutsitako maila "ikusgarria" da, Alvarezen ahotan. Angus McKinnon Young gitarra-jotzailearen lana baloratu du gehien eta bakarrean aritu denean "ikusgarria" izan dela esan du Alvarezek.
Agertoki "erraldoiaren" gainean eskainitako errepertorioari dagokionez, "espero zena" jo dutela nabarmendu du Alvarezek, izan ere, ''Black Ice Tour'' biran eskainitako berdina izan da Bilbokoa. Kontzertuak bi orduko iraupena izan du eta amaieran zenbait "bis" jo dituzte emanaldiari bukaera emateko.
Azkenik, argiztapena eta piroteknia "harrigarriak" izan direla adierazi du kazetariak. Gainera, abeslaria beste kontzertu batzuetan baino "askoz hiztunago" azaldu dela goraipatu du.