Gizartea -
Zirkulazioa
Auto pilaketak Zornotzan eta Barakaldon, istripuen eraginez
Auto ilarak daude Zornotzan, Bilboko noranzkoan, eta Barakaldon, A-8 errepidean, Kantabriarako bidean.
Agentziak | Erredakzioa
AP-8 errepidean, Zornotzan, auto pilaketak sortu dituzte bi istripuk, Bilborako noranzkoan. Ibilgailu bat irauli da lehen ezbehar batean, eta, horren ondorioz, beste hiru autok talka egin dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehen kolpea 07:55ean jazo da, Zornotza Bizkaiko udalerrian, AP-8 errepidean, eta irauli den autoan zihoan pertsona bat zauritu da.
Istripu horren ondorioz, eskuin erreia itxi dute, eta auto ilarak sortu dira. Pilaketa horietan kolpea izan dute hiru ibilgailuk, eta ez da inor zauritu.
Barakaldo
Lehenago, 07:25 aldera, Barakaldon, A-8 errepidean, Kantabriarako noranzkoan, hiru autok istripua izan dute eta hiru lagun zauritu dira.