Gizartea -

Guardia Zibilen eskola batean

Guardia zibil bat hil da eta 12 zauritu, Madrilen izandako leherketan

Hildakoa artezilarien biltegian zegoen, hondakinen artean harrapatuta geratu da eta hil egin da. Eztanda ezbehar batek eragin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eskola batean izandako leherketan. Eztanda Lehergailuak Indargabetzeko Zerbitzuaren biltegian izan da. Une horretan, lehergailuak indargabetzeko jantzia nola ipini irakasten ari ziren ikasle batzuei.

Hala azaldu du Francisco Javier Velazquez Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. Francisco Morcillo guardia zibilaren heriotza 08:45ean jazo dela zehaztu du. Biltegiaren sotoan izan da leherketa eta eztandaren unean bertan zegoen aipatu guardia zibila. Eraikinaren lehen solairuan bi monitore eta sei ikasle zeuden. Esan bezala, lehergailuak indargabetzeko jantzia nola jarri eta kendu ikasten ari ziren.

Bat-batean, ate baten azpitik kea sartzen zela ohartu dira eta gela jendez hustu dute.

Bi monitoreak sua itzaltzen ahalegindu dira, baina biltegiko atea ireki ezin zutela eta, eraikina jendez hustea erabaki dute. Handik minutu gutxira izan da leherketa eta biltegian zegoen guardia zibila bete-betean harrapatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea