Gizartea -
ERASOA
Adin txikiko bat atxilotu dute Tuteran, labanaz erasotzea egotzita
16 urteko beste gazte bati bularraldean labanaz zauria egin zion ustezko erasotzaileak, Foruzaingoaren arabera. Tuteran izan zen erasoa, atzo iluntzean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
17 urteko mutil bat atxilotu zuten, atzo, Tuteran, 16 urteko beste gazte bati labanaz erasotzea egotzita. Foruzaingoak jakitera eman duenez, biktimak bularraldean jaso zuen labankada.
21:40 inguruan izan zen erasoa, Iruñea Pasealekuan. Foruzaingoak berehala lortu zuen ustezko erasotzailea atxilotzea, haren etxebizitzan.
Kasuari buruzko atestatua Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi ondoren, atxilotua aske utzi zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea