Gizartea -

Zerbitzu berezia

Zein ordutegi du Bilboko Metroak Urtezahar eta Urteberri-egunean?

Azken metroa 20:56an irtengo da Basauritik, 20:57an Kabiezetik, 21:03an Etxebarritik eta 20:47an Plentziatik.

Argazkia: Metro Bilbao
Argazkia: Metro Bilbao

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 31etik urtarrilaren 1erako gauean Bilboko Metroak zerbitzu berezia eskainiko du, ordutegiak gabonetako festei egokituz.

Garraio zerbitzutik adierazi dutenez, azken metroa 20:56an irtengo da Basauritik, 20:57an Kabiezetik, 21:03an Etxebarritik eta 20:47an Plentziatik.

Urteberri-egunean, lehen metroa 1:00ean irtengo da Etxebarritik eta Basauritik. Basauritik Kabiezesera eta Etxebarritik Bidezabalera 10 minuturo izango da. Aldiz, San Inaziorta (5 minutu) eta Plentziara (30 minutu) zerbitzua ezberdina izango da. Maiztasun hau 3:00ak arte mantenduko dute, eta 20 minutukoa izango da 6:00ak arte, Etxebarri-San Inazio zatian izan ezik, 10 minutukoa izango baita.

6:00etatik aurrera maiztasuna honako hau izango da: Etxebarri-San Inazio (5 min), Basauri-Kabiezes (10 min), Etxebarri-Bidezabal (10 min), Etxebarri-Plentzia (20 min).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao gertakaria