Gizartea -

Gertaera

Gernika, Bakio eta Bermeoko 8.000 auzotar argirik gabe geratu dira

Mungia eta Euba arteko argindar linean arazoren bat izan du Iberdrolak. Gernikan eta Bakion zerbitzua "minutu gutxi barru" berreskuratu duten arren, Bermeon bi ordu behar izan dituzte.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeo, Gernika eta Bakio hirietako 8.000 auzotar inguru argirik gabe geratu dira, astearte goiz honetan. Iberdrolatik jakinarazi dutenez, arazoa konpainia kanpoko arrazoiengatik izan da, dagoeneko konpondutako dago, eta zerbitzua normaltasunez eskaintzen ari dira.

Zerbitzuaren etenaldia 5:20an izan da, “bezero batek sortutako” intzidentziagatik, Mungia-Eubako 30 kilovolteko linean, Iberdrolatik azaldu dutenez.

Ezbeharrak Gernika, Bakio eta Bermeo udalerrietako zati bateko hornitzaileei eragin die, gehienbat, Bermeori. Guztira, 8.000 bezero inguru geratu dira argirik gabe. Gernikan eta Bakion zerbitzua “minutu gutxi barru” berreskuratu duten arren, Bermeon bi ordu behar izan dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Gernika-Lumo argazkiak Gaurko azken orduko albistea