Gizartea -
Gertaera
Bi pertsona zauritu dira kea arnastuta Iruñeko atari bateko suteagatik
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra gauean izan da, Lesaka kalean. Atariko argien koadroan ustekabeko sute bat izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Bi persona (54 eta 57 urte dituzte) Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik, Iruñeko etxebizitza bateko atarian izan den sutearen ondorioz.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra gauean izan da, Lesaka kalean, eta atariko argien koadroan ustekabeko sute bat izan da.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak itzali dituzte eta eraikina aireztatu. Udaltzaingoko bi patruila ere joan dira, eta ikerketa bat ireki dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea