Gizartea -

RACC Fundazioaren datuak

Istripuetan hildakoak % 69 murriztu dira Euskadin

Errepidean 163 hildako izan ziren 2002an, EAEn, eta 2009an 51 lagun hil ziren soilik (- % 69). Honenbestez, hildakoen kopuruak gehien behera egin duen erkidegoa Euskadi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zirkulazio-istripuetan hildakoen kopurua % 69 murriztu da Euskadin, 2002tik 2009ra arte. Horrela, Espainiako batez bestekoaren (% 52,7) gainetik dago EAE.

Espainiako ezbehar-tasari buruz txostena argitaratu du gaur RACC Fundazioak. Puntukako gidabaimenak lau urte bete ditu eta hori dela-eta txostena egin du Fundazioak.

2002an 163 hildako izan ziren EAEko errepideetan, eta 2009an 51 lagun hil ziren soilik (- % 69). Honenbestez, hildakoen kopuruak gehien behera egin duen erkidegoa Euskadi da.

Arrisku tasak (hildakoak biztanle milioi bakoitzeko) 77tik 23ra behera egin du denboraldi berdinean, ikerketaren arabera. Horrela, istripuan hiltzeko aukera % 70 murriztu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea