Gizartea -
Administrazio Kontseilua
ETB-1ek magazin saioa eskainiko du arratsaldetan datorren denboraldian
Gainera, 'Euskadi Directo' saioak abuztuan arratsaldeko bigarren edizio bat izango du.
Redacción
Euskal Telebistako lehen kateak arratsaldeko ordutegian lauzpabost orduko magazina eskainko du datorren denboraldian. Zerbitzu publikoko saioa izango da: albisteak, egun-eguneko gaiak eta entretenimendua eskainiko ditu bere baitan. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, administrazio Kontseiluan eman zuen berria atzo. ETB-1eko lehen kateari bultzada emateko egin den txostenean agertzen den neurrietako bat da saio hau. "EITBk euskararen telebista publikoa izan behar du" adierazi zuen.
Denboraldi berrian jarriko da abian magazina. Lauzpabost ordu iraungo du eta astelehenetik ostiralera emango da. ETBko arduradunen apustu nagusienetakoa dugu saio hau denboraldi berrirako. Suriok azaldutakoaren arabera, katearen audientzia berreskuratzeko oinarriak jarri nahi dira, berehalako errekuperazioa izango ez bada ere. Epe ertainera kokatu du plan hau, euskarazko lehen katea suspertu eta bide batez, Kontrato Programan eta EITBko Sorrera legean ezartzen dituen konpromisoak betetzeko.
Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendariak koordinatu duen txostenak ETB-1ek 2003tik izan zuen audientzia atzerakada agerian jartzen du. Orduan izan zuen audientzia zatirik handiena euskarazko lehen kateak, %6,2. Ordutik hona emandako audientzia jaitsiera, LTDk eragindako audientzia zatiketarengatik, eta euskal ikus-entzulegoan eman diren aldaketa estrukturaletan oinarritzen du. Urbanoagoa den euskal ikus-entzuleengana hurbiltzeko edukiak berritu eta eta modernizatu beharrean dute funtsa. " Ez da arazo berria ezta egoeraren araberako ere, egitura arazoa da Duela 30 urte sortutako ereduak ez du balio eta ez die XXI. mendeko euskal gizartearen beharrei erantzuten" adierazten du txostenak.
Agiri hau eragin nahi den eztabaidaren lehen ekarpena da. Euskararen alorreko beste erreferente batzuk ere busti nahi dituzte eztabaida eta hausnarketa honetan: profesionalak, erakundeak eta euskal ikus-entzunezko industriaren ordezkariak, besteak beste.
Txostenean, betidanik eta esklusiban euskarazko kateari lotu zaio kirol programazioaren inguruko eztabaida eragitea ere aholkatu dute. ETB-1 kate generalista estandarizatua izatea eta ETB-2ko programazioaren menpekotasuna galtzea proposatu dute. Horrez gain, albistegien produkzioak izaera propioa izan dezala gomendatu dute. Ikuspegi multimedia zabaltzea eta bere jarduna gehiago sozializatzea, ikastola, ikastetxe, kirol ikuskizun etbarretan, helburu izan dezala nahi dute baita ere. Halaber, euskarazko telebista kateak, etorkizunean eduki eta programa arduraduna izan behar luke, txostenaren arabera.
Proposamenak, fikzioak duen garrantzi estrategikoa azpimarratu du. Zentzu honetan, ETB-1ek bere apustua sendotzeko nazioarteko fikziozko erreferentea bilatu nahi du.
Kontseiluan udako programazioaren nobedadeak aurkeztu zituzten. Besteak beste, "Euskadi Directo" larunbat eta igande arratsaldeetan emango da uztailaren 10etik aurrera eta abuztutik aurrera arratsaldeko tartea egunero emango da, beraz goiz eta arratsaldeko emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte. Halaber Warner BROS-ek ekoiztutako "Crónicas Vampíricas" L.J. Smithen eleberrietan oinarrutatako telesailaren lehen denboraldia emango da.Euskal Telebistako zuzendaritzak gainera, ETB-3ko haur programazioa gaueko 22:30ak arte zabaltzeko asmoa du.
Bestalde, Laneko Ikuskatzailetzaren eskariz egin diren Radio Euskadiko 57 langile autonomoen kontratazio merkantilaren araupetzearen berri eman du zuzendari nagusiak. Aurrerantzean langile hauei lan kontratatu mugagabeak, ez finkoak, izango dira.
Suriok EITBrentzat egoera honi aurre egiteak dakarren hipoteka nabarmendu zuen, krisi ekonomiko egoera honetan bereziki. Gainera, errekerimendu hau Gizarte Segurantzari berehala 1,9 mlioi euro ordainduz betetzeaz gainera EITBko zuzendaritzak Radio Euskaditik haratago doan kontratazio merkantilaren inguruko arazoa bideratu nahi duela adierazi zuen. Hartara, Eusko Jaurlaritzarekin eta sindikatuetako ordezkariekin hizketan hasi dira kontratazio merkantila araupetzeko . Konponbideak plantilla estrukturalaren zabaltzea badakar, lan enplegu publiko eskaintzen bidez egitearen hastapena errespetatu dezala eskatzen dute.
Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Legearen aldaketak EITB taldean izaago duen eraginaz berri eman zaio Administrazio Kontseiluari. Hau da EITBko zuzendaritza taldeak eta langileek soldatetan izango duten murrizketaren inguruan berri eman zaie. Murrizketok, Administrazio Kontseiluko kideek jasotzen duten ordainketa gordinetan ere izango dute eragina.