Gizartea -
Omenaldia
BesteBi elkarteak Bilbon hildako etxegabea gogoratu du
61 urteko gizonaren gorpua Bilboko Maria Diaz Harokoaren kalean aurkitu zuten joan den astean.
Agentziak | Erredakzioa
‘BesteBi’ elkateak, etxerik gabe bizi diren pertsonen eskubideak babesten dituen plataformak, joan den astean Bizkaiko hiriburuan hilda agertutako gizona gogoratzeko ekitaldia egin du asteazken honetan, Bilboko Bizikidetza plazan.
Maria Diaz Harokoaren kalean lo egin ohi zuen 61 urteko gizonaren omenez egindako ekitaldia goizeko 11:30ean hasi da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, etxegabea “berez” hil zen. Bere gorpua astearte eguerdian aurkitu zuten, Maria Diaz Harokoaren kaleko 33. Zenbakiko atariaren ondoan.
BesteBi plataformak doluminak eman dizkie hildakoaren senitarteko eta lagunei. Halaber, etxerik gabe ez duten pertsonak bazterketaren arriskuan bizi direla eta XXI. mendeko euskal gizarteak oraindik ez duela horiek laguntzeko benetako urratsa eman adierazi du elkarteak.
Zehazki, Etxerik Gabeko Pertsonak argitaratutako azken txostenaren arabera, Bilbon 112 etxegabe daude, Bizkaian 163 eta Euskadin 285.