Gizartea -

Epaia

600 euroko isuna, kaleko musikari bat jipoitzeagatik Arrasaten

2006ko San Joaneko jaietan jazo zen eta jipoiaren ondorioz, biktimari hortz bat apurtu zitzaion eta herstura-krisi bat izan zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete bi gizoni kaleko guitarra-jotzaile bati jipoia emateagatik. 2006ko San Joaneko jaietan jazo zen Arrasaten (Gipuzkoa), Efek aditzera eman duenez.

Epaiaren arabera, batek 600 eta besteak 480 euroko isuna ordaindu ezean, auzipetutakoek ez dute kartzelara joan behar izango.

2006ko ekainaren 26ko gauean jazo zen gertaera. Biktima gitarra jotzeko prestatzen ari zenean, bi auzipetuak bere aurrez aurre gelditu ziren eta musika-tresnaren zorroan txistua bota zuten.

Haien jarrera gaitzetsi zuen musikariak eta handik alde egin ondoren, erasotzaile biak, oraindik identifikatu ez duten beste gizon batekin itzuli ziren eta "ostikadak eta ukabilkadak" jo zizkioten biktimari.

Jipoiaren ondorioz, biktimak zauriak izan zituen lokian, aurpegian, ukabilan, esku batean eta gainera, hortz bat apurtu zitzaion eta herstura-krisi bat izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea