Gizartea -

Trafikoa

Bi motor-gidari zauritu dira Bizkaian izandako bi istriputan

Ezbeharrak Mungian eta Leioan izan dira eta zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi motor-gidari zauritu dira larunbat goizean, Mungian eta Leioan (Bizkaia) izandako bi istriputan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehen ezbeharra 09:30ean gertatu da, BI-631 errepidean, Mungian, Bermeorako irteeran. Moto bat errepidetik irten da. 48 urteko gidaria zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Barakaldora.

Ondoren, 09:45 aldera, 23 urteko beste motor-gidari bat zauritu da, Artatzan, Leioako tunelaren parean, Bilborako noranzkoan. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaiko albisteak Mungia Gizartea albisteak Leioa argazkiak Gaurko azken ordukoa