Gizartea -
Telde udalerrian
40 urteko emakumezko bat hilik aurkitu dute Kanarietan
Litekeena da genero indarkeriarekin lotutako beste kasu bat izatea, tokiko egunkari batek dioenez, emakumearen bikotekidea edo bikotekide ohia den gizonezko bat atxilotu baitute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Indarkeria zantzuak zituen 40 urteko emakumezko baten gorpua aurkitu dute larunbat honetan Teldeko udalerrian (Kanariak), EFEri udalerri horretako Udalak jakinarazi dionez. Baliteke genero indarkeriarekin lotutako beste kasu bat izatea.
Emakumezkoaren berririk ez zutenez, La Higuera Canaria zonaldean kokatutako haren etxera joan dira biktimaren lagunak, eta emakumezkoaren hilotza aurkitu dute. Iturri berdinek azpimarratu dutenez, emakumea ez da berez hil.
Jazoeraren ikerketa bere gain hartu du Polizia Nazionalak, eta argiketak sekretupean jarri ditu epaile batek.
Gainera, Canarias7 tokiko egunkariak dioenez, emakumearen bikotekidea edo bikotekide ohia den gizonezko bat atxilotu dute. Kazeta horren arabera, "antza, emakumeak hainbat egun zeramatzan hilda", eta litekeena da genero indarkeriarekin lotutako beste kasu bat izatea.
----------------------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.